1995etik

Eukeni

Asteazkena, 1995eko martxoaren 22a, 16:30 orduetan.

Gure optikako atea lehenbiziko aldiz ireki genuen; ilusioa bor-bor, eta beldur pittin bat, inbertsio handia egin baikenuen: kontsultarako makinaria, tailerra, betaurreko eder ugari…baina ziur ginen optika zerbitzu ezberdina eskainiko genuela.

Hasiera xumea izan zen, ospakizunik gabea, pintxo eta xanpainik gabea.

Lehenbiziko bi orduetan ez zen inor sartu. 18:45ean emakume bat sartu zen, betaurrekoak puskatuak zituen. Plaketa-euskarria galdu zitzaion. Esan nion ordu erdian konponduko niola arazoa. Emakumea joan egin zen. Laster batean tailerrean sartu nintzen, eta lanean hasi nintzen.

Betaurrekoa desmuntatu nuen. Eta soldatzerakoan… konturatu nintzen oinarrizko bi gauza falta zitzaizkidala!: zilarrezko barra eta plaketa-euskarria. Porru eginda geratu nintzen konturatu nintzenean ezin izango nuela hitza bete. Handik 3 minutura garraiolari bat etorri zen; hornitzaile baten paketea zekarren.

Ireki nuen, eta bertan, besteak beste, behar nuen zilarrezko barra zegoen. Berehala nire betaurrekoak hartu, desmuntatu, plaketa-euskarria kendu, eta bezeroaren betaurrekoei soldatu nien.
Nire eginbeharra bete nuen, lehenbiziko lan egunean hartutako konpromiso bakarra bete nuen. Arnasa hartu nuen lasai. Banekien gauzak ondo joango zirela.

Lupe eta Marta

Lupe

Zer izan zen niretzat Optika? Oso gauza berria, ezezaguna. Merkatariaren alaba nintzen, baina hau beste mundu bat zen. Profesionaltasuna eta lana nabariak ziren. Mundu hau ezagutu nuenetik beti ikusi izan dut hobetu nahia, berritu nahia. Beti aurrera egitea, gogoa, ilusioa. Ogibide bat baino gehiago zen: bizitza sentitzea.

Eta gaur egun? Dena oso azkar doa, asko aldatu da. Gustukoak ditut inguruan ikusten ditudan ilusioa eta dinamismoa. Orain moda da nagusi; dena den, garrantzitsuena kanpotik ikusten ez dena da, optika honek duen bihotza, alegia.

Eta biharko egunean? Nahiko nuke betiko irautea dugun sentimendua: bezeroa laguntzea, asetzea, gogobetetzea… beti ere egiatik abiatuta, hainbeste alor dituen ogibide zabal honetan. Ia dena lor dezakegu.

Marta

Eukeni optikan lan egitea lanbide ezezagun bat ikasteko aukera paregabea izan da. Jendearekiko harremana lantzen ikasi dut, eta aldi berean tailerreko lana egiten: Betaurrekoak muntatu eta konpontzen. Eta hori guztia ikasi dut praktikaren bidez, hori baita eskolarik onena. Ogibide polita da, beti gauza berriak ikasten dira.

Urte asko joan dira optikan lehenbiziko aldiz sartu nintzenetik. Ikasiz hazi egin naiz, eta lehenbiziko egunean bezala lanerako prest nago. Oso gustura nago, jende asko ezagutu dut. Jendearekiko harremana hurbila da, et horrek asko balio du. Edozein lanetan garrantzitsuena gustura egotea da, hori nahi gabe ere azaldu egite baita. Eta ederrena lanarekin gozatzea da. Pozik nago nire lanean.

Ane. Eukenioptika

Ane

“Es de admirar la profesionalidad, dedicación y simpatía con que trabajáis. Es por ello que me siento afortunada y os doy las gracias por confiar en mí para formar parte de este gran equipo.”