Ekipamendua

Ikusmen eta begiko osasuna garantizatzeko dugun kezkak, eragiten du etengabe inbertsioak egitea prestakuntzarako eta makineria berria eskuratzeko. Horri esker merkatuko makineria aurreratuena duen gabinete optometrikoa dugu.

2004 urtean kontsultan Errtinografo bat sartu genuen, garai hartan Euskal Herrian lehenengo eskuratu zutenetako bat izan ginen, eta 2011n OCT bat eskuratu genuen, eta aitzindariak izan ginen Euskal Herrian.

KOHERENTZIA OPTIKOKO TOMOGRAFIA (OCT)


OCT da azken urte hauetako aurrerapen teknologiko handienetako bat oftalmologiaren munduan. Erabilera handiko tresna da erretinaren eta bereziki makularen eta nerbio optikoaren patologia nagusien diagnostiko, kontrol eta jarraipenerako. Oso informazio baliotsua ematen du erretinaren geruzen egoeraz eta ebaluatzen ditu denboran zehar erretinan gertatzen diren aldaketak zehaztasun osoz (neurriak mikretan lortzen dira). Bidea ematen du Erretinografia batean identifikatzen zailak diren patologiak goiz aurkitzeko.

ERRETINOGRAFOA

Erretinografia, erretinaren argazki bat egitea da. Erabiltzen da patologia erretinianoen azterketa eta jarraipena egiteko.

EZ-UKIPENEKO TONOMETROA

Tonometriak begi barneko presioa neurtzen du. Funtsezkoa da Glaukomaren prebentzioan.

KORNEAREN TOPOGRAFIA KONPUTERIZATUA

Kornearen azalera aztertzen du, bidea ematen du bere forma eta kurbadurak ebaluatzeko. Nahitaezkoa da ukipen lenteen egokitzapen zehatza egiteko, eta kornean izan daitezkeen anomaliak aurkitzeko eta horien jarraipena egiteko. Proba ez inbaditzailea da

ZIRRIKITU LANPARA, IRUDI ETA BIDEOAK HARTZEN DITUENA

Aurreko poloaren egiturak (betazal, betile, kornea, konjuntibo, kristalino, iris etab.) aztertu eta horien irudi eta bideoak hartzea da.

AUTORREFRAKTOMETRO KONPUTERIZATUA

Begi bakoitzaren graduazio zehatza ematen du.

NEURRIAK HARTZEA BETAURREKOEN MUNTAKETA ZEHATZA EGITEKO

Banakako zentratzearen parametroak hartzen ditugu zehaztasun handiko teknologiarekin, zure begiratzeko eraren neurri zehatzeko lenteak egiteko, eta lenteak zuk aukeratutako armazoira egokitzen ditugu.