ZURE IRITZIA JAKIN NAHI DUGU

Guretzat zure iritzia oso garrantzitsua da, zeren eta horri esker gure zerbitzua hobetu ahal dugu eta zuen beharrak ase ahal ditugu.

Horregatik animatzen zaitugu hitz batzuk edo iradokizun bat uztera. Mila esker!

Balorazioa:

LEKUKOTASUNAK

Ion Iraola

Egiatan… profesional ona… Eta pertsona hobea.

Mikbas Basbeaskoetxea

Profesionalak %100ean.

Xabi Mandragora

Nire ikusmen nekaturako irtenbidea izan dira. Profesionaltasuna, arreta bikaina eta armazoi aukera handia. Gomendagarria %100ean.

Pilar Lazkanotegi

Profesional handiak, kapitaina Eukeni dutela eta tripulazioa (Marta eta Ane) araberakoa izanik. Arreta bikaina eta batez ere oso hurbila, oso gomendagarria.

Lola Navarro

Valentziakoak gara eta duela bi aste nire senarrak ikusmen arazo bat izan zuen Hondarribian oporretan geunden bitartean. Gomendatu ziguten Eukenirengana joatea ikusmena baloratzera eta berehala konturatu zen arazo larria zela. Profesionaltasun handiz eman zigun arreta (2 orduz egon zen probak egiten) eta erretina askatzea antzeman zuen (oftalmologoek gero berretsi egin zuten diagnostiko hori). Esan dezakegu begiaren ikusmena Eukeniri esker salbatu duela. Berari buruz esan dezakegun on guztia gutxi da. Altxorra duzue herrian!!! Mila esker Eukeni.

Xabier Arrillaga

Eukenik bihotzez bizitzen du optika. Profesionala, perfekzionista, eta oso hurbila harremanean. Dendan beti aurkitzen ditut gustuko betaurrekoak eta beti oso ondo aholkatzen didate. Osasun gaietan ez naiz arin ibiltzen eta nahiago dut Eukeni bezalako profesionalen alde egin. Gomendagarria %100ean.

José L. Aseguinolaza

Denok esaten dugu harro zerbitzu bikaina ematen dugula gure establezimenduan. Baina bakan batzuen kasuan besterik ez da egia. Horietako bat Hondarribiko Eukeni Optikaren kasua da. Mugikortasun arazoa dut, ondorioz Eukenik gehiago pentsatu zuen nire erosotasunean berean baino. Bere burua nire etxera etortzeko eskaini zuen, eta ez zen denbora laburra izan, behar izan nuen denbora guztia eskaini zidan (eta ez zen gutxi izan). Prestutasun horri erantsi behar zaizkio dituen adeitasuna eta ezagutza teknikoa arreta bikaina emateko. Azken batean, oso gomendagarria da. Eta nahiz eta telebistatik optikek promes asko egiten dizkidaten, ziur naiz Eukeni izango dela nire optikoa.

Unai P. Azaldegui

Lokal honen arreta pertsonalizatuak pentsarazten dizu hurbil-hurbileko tratua ez dela galdu. Izan ditudan arazo guztiak, baita bere lokalean erosi ez ditudan betaurrekoekin izandakoak ere, konpondu egin dizkit. . Zorionak zuen arretagatik

Antxón Alcain

Eukeniren profesionaltasun itzela gainditzen duen bakarra da hain talde bikaina (halako berotasuna eta hurbiltasun goxoa ematen dizute ezen ez zaizu iruditzen komertzio batean zaudela) izatea…sentitzen duzu lagundu eta zaintzen zaituen jendearen artean zaudela.

Maddi Mendizabal

Tratu bikaina, behar den denbora guztia hartzen du dena xehetasunez azaltzeko eta egiten duen azterketan dena argi geratzeko. %100ean gomendatzen dut!!!

Itsaso Martin

Zaindu egiten dute bezeroarekin duten tratua, behar adina denbora eta dedikazioa eskaintzen dute. Armazoi desberdinak, zein baino zein politagoa, eta garrantzitsuena: profesional on-onak.
Eskerrik asko Eukeni, Marta eta Ane!

Koldo Susperregi

Profesionaltasun eta arreta apartak. Tratu hurbila eta humanoa. Dena hobeezina.