“Ikusmena izpirituaren ukimena da.” Fernando Pessoa.

Konsulta

“Lan handia egiteko modu bakarra da egiten duzun hori maitatzea.” Steve Jobs.

Hasi ginenetik gure kezka profesionalek eraman gaituzte OPTOMETRIA PREBENTIBO bat egitera helburu bikoitz batekin:

  • Ikusmen Zorroztasun hobea ematen duen Errefrakzioa (Graduazioa) lortzea ahalik eta konfort handienarekin.
  • Aldaketak edo egon daitezkeen patologiak goiz antzematea.
IKUSMEN AZTERKETA

Barruan ditu: Ikusmenaren Errefrakzio Objektiboa eta subjektiboa. Ikusmen binokularraren azterketa. Ez-ukipeneko tonometria (begi barneko presioa hartzea). Biomikroskopia (aurreko poloaren begi egiturak aztertzea: betazalak, konjuntiba, kornea, kristalinoa,etab.) Kornea topografia Konputerizatua (teknikoa, ez inbasibo, kornea azalera mapatzeko). Errtinografia (erretinaren argazkia) eta OCT (Koherentzia Optikoaren Tomografia, begiari aplikatutako erresonantziaren baten parekoa da).

Pertsona bakoitzarekin beharrezko denbora ematen dugu, horregatik gure azterketek 45 min-tik ordubetera irauten dute, kasu bakoitzaren beharraren arabera.

UMEEN OPTOMETRIA ETA OPTOMETRIA GERIATRIKOA

Adin bakoitzera egokitutako ikusmen azterketa zehatzak egiten ditugu.

Umearen ikusmen arazoek baldintzatzen dituzte haien garapena eta ikaskuntza eta bere bizitza osoan izango ditu arazoak garaiz konpontzen ez badira. Oso umetatik, hurbileko ikusmenean eta urruneko ikusmenean ikusmen finkapen luzea beharrezkoa duten jarduera asko egiten ditugu, gehienak eskolaratze eta aisialdi ekintzetara lotuak (kontsolak, tabletak, mugikorrak, ordenagailuak, telebista, irakurmena, eskolako lanak, etab.). Eragile horien ondorioz gero eta ikusmen disfuntzio gehiago agertzen dira zuzenean eragiten dutenak ikusmen konfortean eta eskola errendimenduan, eta kasu askotan disfuntzio horiek ekartzen dute zenbait jarduera bertan behera uztea.

50. urteak beteta komeni da azterketa periodikoak egitea. Ikusmen ezgaitasuna eragin ahal duten begi patologia nagusiak hauek dira: Erretinopatia Diabetikoa, Glaukoma, ALDM (Adinari lotutako Degenerazio Makularra), erretinopatia Miopikoa (Miopia Magnari lotutakoa > -5.00 dioptria) Erretinosi Pigmentarioa eta Erretina Askatzea.

Adinekoei egindako azterketa optometrikoetan, arreta handia jartzen dugu begi egituretan, zeren eta adin batetik aurrera askotan gertatzen da erretinan zenbait patologia agertzea.

LENTE PROGRESIBO, MULTIFOKAL ETA OKUPAZIONALAK EGOKITZEA

Gaur egun lente progresibo /multifokal / okupazional mota asko dago, dauden beharrak betetzeko diseinatuak.

Oso ondo hautatzen dugu nori eskaini, egokituz kasu bakoitzerako egokiena den progresiboa edo okupazionala.

Zenbakiek abalatzen gaituzte, ez dago lente progresibo edo okupazionaletara egokitu ez den inor.

UKIPEN LENTEEN EGOKITZAPENA

Ukipen Lente mota guztiak egokitzen ditugu, adin guztietako pertsonen beharrak betetzeko.

Behar mota guztiak aztertzen ditugu sakon, aukerak aztertzen ditugu eta dauden irtenbideak baloratzen ditugu, hala ikusmen konfort onena eta handiena emango duten ukipen lenteak eskainiz.

MIOPIAREN KONTROLA

Miopiaren kontrola egiten dugu.

Zientifikoki ikusita dago badagoela miopiaren garapena atzeratzeko aukera.. Horretarako zenbait baliabide ditugu, adibidez eguneroko behin erabiltzeko ukipen lenteak fokuratze bikoitzeko diseinu kontzentrikodunak, Paragoneko CRT Gaueko Ortokeratologia 2002 urtetik FDAl-k (Food and Drug Administration) onartuak, betaurrekoetarako eremu zabaleko lente bifokalak, eta zenbait ohitura aldaketa ezartzea. Zenbat eta lehenago eragin, handiagoa izango da miopian egiten den aurrerapena.

IKUSMEN AZTERKETAK ETXEAN

Etxeko ikusmen azterketa zerbitzua eskaintzen dugu ezgaitasun egoeran dauden eta gure kontsultara etorri ezin diren pertsona guztientzat.

IKUSMEN BINOKULARRAREN AZTERKETA

Bi begiak objektu batengana zehaztasunez zuzentzeko gaitasuna da. Ikusmen binokularra dagoenean, burmuinaren zati batek irudi bakarra jasotzen du sentsazio estereoskopikoarekin, begi bakoitzetik bereizirik jasotzen dituen irudien fusioaren ondorioz.

IKUSMEN BAXUA

Laguntza optiko bereziak ebaluatzen eta agintzen ditugu oso ikusmen murritza duten pertsonen kasuan eta ondorioz haien eguneroko bizitzako jardueretan mugatuta dauden pertsonen kasuan. Produktu optiko espezializatuen aukera zabala dugu ikusmen errendimendua hobetzeko: lupa elektronikoak, telelupak, ohiko lupak, eta iragazki bereziak ikusmena hobetzeko eta patologiek sortzen dituzten itsualdiak ekiditeko.

IKUSMEN TERAPIA

Ikusmen ariketa batzuk dira, ikusmen gaitasunen etekinak garatzeko, hobetzeko eta indartzeko.

AHOLKULARITZA ESTETIKOAREN ZERBITZUA

Betaurreko egokia aukeratzea oinarrizkoa da. Ondorioz gure bezeroei betaurreko egokiena aukeratzen laguntzen diegu. Armazoi guztiek ez dute ikusmen arazo guztietarako balio, miopia eta hipermetropea handiek armazoi bereziak behar dituzte.

LENTE OFTALMIKOAK

Lente oftalmikoen fabrikatzaile onenak ditugu, pertsonaren behar ezberdinak asetzeko: monofokalak, progresiboak, okupazionalak…