14 urte ditudanetik lentillen erabiltzailea izanik, nire bezeroei nire ezagutza eta esperientzia guztia transmititzen diet. Egokitzapena egitean, behar mota guztiak aztertzen ditugu, aukerak aztertzen ditugu eta dauden irtenbideak baloratzen ditugu, hala ikusmen konfort onena eta handiena emango duten ukipen lenteak eskainiz. Horretarako materialetan, diseinuetan, erabilera maiztasunetan eta mantentze zuzenerako irtenbideetan aukera guztiak eskaintzen dizkiguten laborategi onenekin lan egiten dugu. Gaur egun ukipen lente bat dago ikusmen arazo guztietarako: miopia, astigmatismoa, hipermetropea eta presbizia.

MIOPIAREN KONTROLA U.L.EN BIDEZ

Miopiaren kontrola egiten dugu.

Miopia gero eta maizago gertatzen den errefrakzio akatsa da hurbileko ikusmena beharrezkoa duten jardueren gero eta eskari handiagoa dagoenez. garrantzitsuena da ez okerrera egitea edo ahalik eta polikien aurrera egitea, hori lortu daiteke miopiaren progresioa moteltzen duten ukipen lente berezien bidez.

Ukipen lente multifokalek sortzen dute miopiaren progresio tasaren batez besteko murrizketa, %25 eta %72 artean.

(Aller,2006; Anstice eta Philips, 2011; Bakaraju et al, 2015; Lam et al, 2014; Holden et al, 2012; Ruiz Pomeda et al, 2018; Sankaridurg et al, 2011; Walline et al, 2004; Walline et al, 2013. Entsegu klinikoek iraun zuten urte 1etik 4 urtera arte).

GAUEKO ORTOKERATOLOGIA CRT

Gaueko ortokeratologia geometria alderantzikatuko ULen tratamendua da. Lenteak oxigenoari iragazkortasun handia dion materialarekin eginak dira.

Aukeratu ditugu Paragoneko CRT lenteak, FDAk (Food and Drug Administration) 2002 urtetik onartuak. CRT lenteekin egiten den tratamendua segurua da eta arriskuak erabilera luzeko edozein lenterekin izaten diren berak dira, oro har lenteak desegoki erabiltzearekin lotuak.

Nola funtzionatzen du?

CRT lenteek kornearen erdialdeko moldaketa kontrolatua egiten dute, kornearen erdi aldeko gunea lautzen dute ikusmen argia emanez eta desfokuratze periferikoko gunea sortzen dute miopiaren progresioa kontrolatzeko.

Nola erabiltzen dira?

CRTek moldaketa lana lotako orduetan egiten dute. Ohera joan baino lehen ULak jartzen dira eta hurrengo goizean, ULak kentzen dira eta garbitu egiten dira optometristaren argibideak jarraituz.

MIOPIA, XXI. MENDEAREN EPIDEMIA ISILA.

“Miopiaren prebalentzia handitzen ari da modu adierazgarrian mundu mailan. Holden eta Laguntzaileak etxeak 2016an egindako azterketa batean, azaldu zen 2010 urtean miopiak 1.900 milioi pertsonari eragiten ziela munduan, hau da munduko populazioaren %28ri. Irizten da 2050 urterako, gutxienez 5.000 milioi pertsonak, hau da munduko populazioaren %50ek, miopia izango duela. Era berean, azaldu zuen 2010 urtean munduko populazioaren %3k zuela miopia handia eta 2050 urtean munduko populazioaren %10ek (hau da 1.000 milioi pertsonak) izango zutela miopia handia eta ikusmen ezgaitasun eta itsumenaren arriskuan egongo zela.”

(Aller, 2006; Anstice eta Philips, 2011; Bakaraju et al, 2015; Lam et al, 2014; Holden et al, 2012; Ruiz-Pomeda et al, 2018; Sankaridurg et al, 2011; Walline et al, 2013; Entsegu klinikoek iraun zuten urte 1etik 4 urtera arte.)

Estatu Batuetan, miopia bikoiztu egin da azken 30 urteetan.1 Erresuma Batuan egindako azterketa batean, ikusi zen ikasle unibertsitarioen %50ek gutxi gorabehera miopia zuela.2 Taiwanen azterketek azaltzen dute gutxi gorabehera %65 handitu dela miopiaren prebalentzia azken 50 urteetan.3 Mundu osoan, aurreikusten da miopiaren prebalentzia handituko dela 2.000 milioi pertsonatik 2010ean 5.000 milioi pertsonara 2050ean.4

Emetropeekin alderatuta, miopian Dioptria bakarra duten pazienteek berek arrisku handiagoa dute glaukoma, atzealdeko katarata subkapsularra, erretina askatzea eta makula endekatzea jasateko. 5 edo 6 dioptria duten pazienteek 40 aldiz arrisku handiagoa dute makula kalteak jasateko. 5

MIOPIA PREBENITZEKO ETA ZUZENTZEKO AUKERAK.

Ikusmenaren profesionalek lagundu dezakegu miopiaren epidemia prebenitzen eta kontrolatzen. Horretarako garrantzitsua da zenbait ohitura aldatzea, eta zenbait irtenbide optiko erabiltzea.

Ohitura eta jokaera aldaketak:

  • Ume batek miopia garatzeko aukerak %30 murrizten dira gutxi gorabehera umeak 14 ordu (egun argiko ordu) baino gehiago ematen baditu astean jarduerak aire zabalean egiten.6 Beharrezkoa da gurasoak konbentzitzea saiatzeko prebentzio neurri hori betetzen.7

Betaurrekoak:

  • Kontrol gaietan, probek iradokitzen dute exoforia eta egokitze atzerapena > 1D duten miopia progresibodun pazienteetan, lente bifokalak edo progresiboak dituzten betaurrekoek %38-47 murriztu ahal dutela miopiaren hazkundea. 8

Kontrola ukipen lenteen bidez:

  • Gaur egun etorkizun handia izan dezaketen zenbait planteamendu daude miopia ukipen lenteen bidez kontrolatzeko. Horietako bat da ortokeratologia lenteak (Lotarako lenteak, egunez kentzen direnak) erabiltzea, Datuek azaltzen dute luzapen axiala moteldu dezaketela miopia progresiboa duten pazienteetan %45eko batez bestekoan.10.
    Frogatu da lente multifokal bigunek ere asko moteltzen dutela miopiaren hazkundea.11 Beste aukera bat dira behin erabiltzeko eguneroko lente bigunak, fokuratze bikoitzeko diseinu kontzentrikodunak. Frogatu da gaitasuna dutela luzapen axialean %50 murrizteko 10 hilabeteko bi alditan.12
    Argi dago, umeentzat zaila izan daiteke ukipen lenteak erabiltzea, horregatik poliki ebaluatzen dugu zer gaitasun duen umeak erakusterakoan ukipen lenteak jartzen, kentzen eta manipulatzen, higiene egokia izaten, eta erabilera gomendio zuzenak jarraitzen.

1 Vitale S, Sperduto RD, Ferris FL 3rd. Increased prevalence of myopia in the United States between 1971-1972 and 1999-2004. Arch Ophthalmol. 2009;127(12):1632-1639. 2 Logan NS, Davies LN, Mallen EA, Gilmartin B. Ametropia and ocular biometry in a U.K. university student population. Optom Vis Sci. 2005;82(4):261-266. 3 Guo YH, Lin HY, Lin LL, Cheng CY. Self-reported myopia in Taiwan: 2005 Taiwan National Health Interview Survey. Eye (Lond). 2012;26(5):684-689. 4 Flitcroft, DI. The complex interactions of retinal, optical and environmental factors in myopia aetiology. Prog Retin Eye Res. 2012;31(6):622-660. 5 Holden BA, Fricke TR, Wilson DA, et al. Global prevalence of myopia and high myopia and temporal trends from 2000 through 2050. Ophthalmology. 2016;123(5):1036-1042. 6 Rose KA, Morgan IG, Ip J, et al. Outdoor activity reduces the prevalence of myopia in children. Ophthalmology. 2008;115(8):1279-1285. 7 Chia A, Lu QS, Tan D. Five-year clinical trial on atropine for the treatment of myopia 2: myopia control with atropine 0.01% eyedrops. Ophthalmology. 2016;123(2):391-399. 8 Yang Z, Lan W, Ge J, et al. The effectiveness of progressive addition lenses on the progression of myopia in Chinese children. Ophthal Physiol Opt. 2009;29:41-48. 9 Horwood J, Waylen A, Herrick D, et al. Common visual defects and peer victimization in children. Invest Ophthalmol Vis Sci. 2005;46:1177-1181. 10 Walline JJ, Greiner KL, McVey ME, Jones-Jordan LA. Multifocal contact lens myopia control. Optom Vis Sci. 2013;90(11):1207-1214. 11 Sun Y, Xu F, Zhang T, et al. Orthokeratology to control myopia progression: a meta-analysis. PLoS One. 2015;10(4):e0124535. 12 Anstice NS, Phillips JR. Effect of dual-focus soft contact lens wear on axial myopia progression in children. Ophthalmology. 2011;118(6):1152-1161. (Fuente: Coopervision).