Zerbitzuak

Kontsulta

Hasieratik gure profesionaltasunak eraman gaitu PREBENTZIOZKO OPTOMETRIA bat egitera, hain zuzen ere bi helbururekin:

+ Ahalik eta ikusmen ahalmen handiena eskaintzen duen errefrakzioa (graduazioa) lortzea, ahal den baliabiderik erosoenaren bidez.

+ Izan litezkeen patologiak ahalik eta azkarren antzematea.

IKUSMEN AZTERKETA OSOA

Sartuta daude: Ikusmenaren errefrakzio Objektibo eta Subjektiboa, ikusmen binokularraren azterketa, ukimenekoa ez den Tonometria (Begi barruko presioa hartzea), Erretinografia eta OCT. Pertsona bakoitzari beharrezkoa den denbora eskaintzen diogu, horregatik gure azterketek 30 minututik ordu bete bitarte irauten dute, kasu bakoitzaren arabera.

UMEEN ETA HIRUGARREN ADINEKOEN OPTOMETRIA

Ikusmenari buruzko Azterketa zehatzak egiten ditugu, adin bakoitzari egokituak. Umearen eta hirugarren adineko pertsonaren beharrak ez dira berdinak, eta egiten zaizkien ikusmen azterketak ere ez.

Umearen ikusmen arazoek bere garapena eta ikaskuntza prozesua baldintzatzen dute, eta bizitza osoan jasan Beharko ditu, garaiz konpontzen ez badira. Oso txikiak garenetik luzaroan begiak finko edukitzen ditugu leku batera begira itsatsita, bai hurbilean (liburuak, tabletak, mugikorrak) eta bai urrutira (arbela, telebista, etab.) Hori dela-eta ikusmenaren osasunean gero eta gehiago eragiten duten arazoak sortzen dira, eta eragina dute eskolako etekinean; horrek askotan eragiten du zenbait jarduera alde batera utzi behar izatea.

3. adineko pertsonei egiten diegun azterketa optometrikoetan indar handia jartzen dugu begietako egiturak aztertzen, izan ere adin batetik aurrera askotan erretinan zenbait patologia agertzen dira.

LENTILLEN EGOKITASUNA

Lentilla mota guztiak adin guztietako pertsonentzat.

Duela 30 urte baino gehiagotik lentillak erabiltzen ditut, eta nire esperientzia bezeroen beharrak asetzeko erabiltzen dut. Egokitzapen bat egiten dugunean behar guztiak sakonki aztertzen ditugu, aukerak bilatzen ditugu, eta baloratu egiten ditugu; hala, ikusmen konfort handiena emango duten lentillak aukeratzen ditugu.

MIOPIA LENTILLEN BIDEZ KONTROLATZEA: Miopia gero eta maizago agertzen zaigun gabezia da, izan ere hurbileko eskumena eskatzen duten jarduerak gero eta gehiago dira. Miopia gabezian garrantzitsuena zera da, ahalik eta polikien garatzea lortzea.

LENTE PROGRESIBO / MULTIFOKALAK EGOKITZEA

Gaur egun asko dira hainbat behar asetzeko diseinatutako progresibo/multifokal motak. Baina baliabide hau ez da baliagarria presbita guztientzat.

Oso ondo aukeratzen dugu nori eskaini eta nori ez, eta kasu bakoitzean progresiborik komenigarriena aukeratzen dugu.

Zenbakiek abalatzen gaituzte; azkeneko 7 urteetan ez dugu ez-egokitzapenik izan.

IKUSMEN AZTERKETAK ETXEAN BERTAN

Ezgaituak diren eta gure kontsultara etorri ezin diren pertsona guztiei, haien etxean ikusmen azterketa egiteko aukera ematen diegu.

IKUSMEN BINOKULARRAREN AZTERKETA

Objektu batera bi begiak batera zehaztasunez zuzentzeko ahalmena da. Ikusmen binokularra dagoenean, burmuineko zati batek irudi bakarra jasotzen du, eta begi bakoitzak bere aldetik jasotzen duen irudien fusioaren ondorioz sentsazioa estereoskopikoa da. Ikusmen binokularraren azterketa sakona egiten dugu.

IKUSMEN MURRIZTUA

Oso ikusmen murriztua duten pertsonak mugatuta daude eguneroko zenbait jarduera egiteko; hori dela-eta, pertsona horiei azterketa bereziak egiten dizkiegu eta laguntza optiko berezituak eskaintzen dizkiegu. Ikusmen etekina hobetzeko produktu optiko bereziak eskaintzen ditugu, adibidez argiarekin ez itsutzeko iragazkiak, telelupak, lupa bereziak..

IKUSMEN TERAPIA

Begiekin egiten diren ariketak dira, ikusmen gaitasunak garatu, hobetu eta indartzeko.

AHOLKULARITZA ESTETIKOA

Begiekin egiten diren ariketak dira, ikusmen gaitasunak garatu, hobetu eta indartzeko.

AHOLKULARITZA ESTETIKOA
Betaurreko egokia aukeratzea ezinbestekoa da. Hori dela-eta bezeroari berarentzat egokiak diren betaurrekoak aukeratzen laguntzen diegu.
Bereziki adierazten diegu politenen artean erosoena aukeratu behar dela.

KONTSULTAN ESKURA DAGOEN EKIPAMENDUA

Ikusmenean eta begien osasun onena bermatu nahian inbertsio handiak egin ditugu makinaria berria erosteko. Inbertsio hauei esker gure gabinete optometrikoak merkatuan dagoen makineriarik aurreratuena du.

Duela 8 urte Kontsultan Erretinografo bar sartu genuen ( Euskal Herrian gu izan ginen eskuratu zuten lehenengo optikoetako bat), eta duela urte bete OCT bat sartu dugu. Gaur egun Euskal Herrian geu gara teknologia hau duen optika bakarra:

KOHERENTZIA OPTIKOKO TOMOGRAFIA (OCT)

OCTa erresonantzia magnetikoaren parekoa da, baina begian aplikatua.

Teknologia honen bidez lortzen da ikustea azaletik ikusten ez dena. Oso tresna baliagarria da erretinako patologiak diagnostikatu, kontrolatu eta zaintzeko, zehazki makulako patologiak.

Erretinako geruzen egoerari buruzko oso informazio garrantzitsua ematen du, eta erretinan gertatzen diren aldaketak denboran zehar ebaluatzen ditu. Bidea ematen du Erretinografia batean identifikatzen zailak diren patologiak goiz antzemateko.

ERRETINOGRAFOA
Erretinografia erretinaren argazkia egitea da. Patologiak aztertu eta zaintzeko erabiltzen da.

UKIMENEKOA EZ DEN TONOMETROA

Tonometria begi barrengo tentsioa ebaluatzea da. Funtsezkoa da Glaukoma prebenitzeko.

KORNEAREN TOPOGRAFIA KONPUTERIZATUA

Kornearen azala aztertzea da; hala, bere forma eta bihurguneak ebaluatzen dira. Nahitaezkoa da lentillen egokitzapen zehatza egiteko, eta korneako arazoak antzemateko.

ZIRRIKITUA DUEN LANPARA, BIDEO BIDEZKO IRUDIAK HARTZEN DITUENA
Begi globoaren aurreko poloaren azterketa, argazkia eta bideoa egitea da (betazalak, bekainak, kornea, konjuntiba, kristalinoa, irisa, etab).
ERREFRAKTOMETRO KONPUTERIZATUA
Begi bakoitzaren graduazio zehatza ematen du.
VISSIOFICE
Pertsona bakoitzaren ikusmen-aztarna erregistratzen du. Nahitaezkoa da bezeroaren begiratzeko eraren araberako lenteak egiteko, eta aukeratutako armazoira egokitzeko.

Muntatu eta konpontzeko tailerra

Muntatu eta konpontzeko tailerra dugu; hala, betaurrekoak zehaztasunik handienarekin muntatzen ditugu.

Konponketa mota guztiak egiten ditugu: Betaurrekoak konpondu ahal badira, geuk konpontzen ditugu.

SALMENTA ONDOKO ZERBITZUA: Denboran zehar ikusmen ona bermatzeko, gure bezeroei betaurrekoak noiz behinka aztertzera ekartzea gomendatzen diegu, izan ere erabileraren poderioz aldatu egiten dira, eta aldaketa horiek ikusteko orduan erosotasunean eragina izan dezakete.
Betaurrekoen egokitzapen eta mantentze lan hori dohainik egiten dugu.

Denda

Bermeak

GURE GRADUAZIOEN BERMEAK
Guk egindako graduazioak erabat bermatuta daude; hala, gerora arazorik sortuz gero ikusmenaren nahiz betaurreko edo Ukipen lenteen aldetik, geure gain hartzen dugu ardura osoa, eta azkar atzematen dugu konponbidea.
FABRIKAZIOAREN BERMEA
 Gure armazoi, lente oftalmiko, lentilla eta eguzkitako betaurreko guztiek 2 urteko bermea dute fabrikazioan akatsa izanez gero, fabrikatzailearen adostasuna izanik ( non eta ez badira era ezegokian erabili).
BESTELAKO BERMEAK
 3 hilabeteko bermea lente progresiboen egokitzapenean.
Doako asegurua: Lehenbiziko urteko hausturetan %50 bitarteko estaldurak.